About Blogak

Blogak, idatzi eta argitaratzeko aukera ematen dizun interkonektaturiko tresna da. ActivityPub protokoloan oinarritzen den Plume federaturiko blogintza motorraren adarkatze bat da.

Runs Plume 0.7.3-dev-fork

Plume

Plume blog eder eta sinpleak argitaratzeko norberak ostata dezakeen eta deszentralizaturikoa den blogintza plataforma bat da.

Blog bakar bat argitaratzeko aukera eskaintzen du, edo kontu bakarrean hainbat blog sor ditzakeen idazle komunitate bat ostatatzekoa. Federazioa ere gaitu daiteke, horrela, bertako pertsonek blogak jarraitu, artikuluen laster-markak egin, eta besteekin partekatu ahal izango dituzte.

Batu fedibertsora

Fedibertsoa plataforma desberdinek osatzen duten sare zabal bat da, non guztiek hizkuntza bera erabiltzen duten. Imajina ezazu Twitter-etik Instagram-eko sarrera bat erantzuteko aukera izango bazenu, edo Facebook-etik Medium blog plataforman jardutekoa. PixelFed, Mastodon, eta Plume bezalako alternatibek horrelako gauzak egitea ahalbidetzen dute.

Plume Mastodon bezalako beste edozein federatutako plataformarekin komunika daiteke, beraz jendeak zure bloga jarraitu ahal izango du, gogoko sarreren laster-markak egin, eta jarraitzaileekin elkarbanatu. Eman izena blog bat sortzeko eta batu fedibertsora.