Nuki sarraila irekitzeko agintea

nRF52 mikro batean oinarrituz

Nuki 3.0 sarraila batek zaintzen du nire etxeko atea, hiru urtez dagoeneko inolako arazorik gabe.

Nuki-k mugikorraren bidez kudeatu daitezkeen aukera ugari eskaintzen ditu, besteak beste, sartu-irtenen erregistroa egin, Fob aginteak parekatu, ordutegiaren araberan sarrailari eman nahi zaizkion bira kopurua zehaztu, iraungitzen diren giltzak sortu, urrunetik atea ireki eta abar.

Fob aginte berri bat erosteko asmotan sarea arakatuz, agintea norberak eraikitzeko aukera topatu dut, Open Nuki Fob. Ez dut bi aldiz pentsatu beharrik izan Aliexpress-en nRF52832 beacon bat erosteko.

open-nuki-fob

Proiektua konpilatzean sortzen den .hex fitxategia da nRF52832 txartelak urruneko aginte moduan lan egiteko beharko duen firmwarea. Beraz, zuzenean openocd bidez flash-eatzea nahikoa izango da:

openocd -f ~/nrf52/openocd-rpi-swd.cfg -c 'init_reset halt; init; halt; program nrf52832_xxaa.hex verify; reset; exit'

Erabiliko den egokigailuari dagozkion ezarpenak behar bezala zehaztu, kasu honetan openocd-rpi.swd.cfg fitxategiaren bidez egin den moduan.

Bestela, nRF52 serieko mikrokontrolatzaileek dakarten sarbide-atakaren babesa desgaitzeko urratsak jarraituz, telnet bidez:

> flash write_image nrf52832_xxaa.hex
> reset halt
> targets
> verify_image nrf52832_xxaa.hex
> reset run
> targets
> exit

Agintea prest!