Jokabide kodea

Contributor Covenant, gurera ekarri dugun eredua

Interneten eta bertan osatzen diren komunitateetan beharrezkoak dira erabiltzaileen arteko bizikidetza bermatuko duten arauak. Nola ez ba?

Lainoa.eus-en araua hauek ezarri nahirik Contributor Covenant jokabide kodea gure egitea erabaki dugu. Horrekin batera, erabiltzaile guztientzat behar bezala heldu behar den dokumentua dela aintzat hartuz, euskarazko itzulpena proposatu dugu horretarako zehazturik dagoen prozedura jarraituz, pull request honen bidez. Itzulpenaren argitalpenak onarpen prozesu bat bete behar duenez, hemen duzue guztion eskura behin-behineko aurrerapena.