Kaixo Plume

Ongi etorri fedibertsora!



Idaztea atsegin duzuenontzat Blogak jarri dugu martxan, blogintzarako tresna. Plume instantzia bat da eta artikulu polit eta txukunak idazteko aukera eskaintzen du textu laua, markdown eta html sintaxiak uztartuz. 

Plume deszentralizaturiko blogintza aplikazioa da eta Activitypub protokoloaren bidez fedibertsoa osatzen duten plataforma desberdinekin bateratu daiteke, Mastodon, Pixelfed, eta abar, horrela fedibertsoko  erabiltzaileek zure bloga jarraitu ahal izango dute, gogoko sarreren laster-markak egin, eta jarraitzaileekin elkarbanatu. Ongi etorri fedibertsora! 🎉🎉🎉