Orain arteko zerbitzaria eskas xamar gelditu zaigula eta, berria eraiki dugu eta itxura denez ongi ari da lanean! Aldaketa ez da hardware mailakoa izan soilik, software-aren aldetik ere hobekuntza nabarmenak izan dira, sistema eragiletik hasita suhesia arreta handiz berrantolatzeraino.
Debian
Ubuntu izan da gure zerbitzari zaharraren eustazpi, LTS bertsioek segurtasuna eta egonkortasuna eskaini dizkigute urteetan zehar. Horiek galtzeko beldurrik gabe, areago, egonkortasunean gora eginez sistema eragilea aldatu dugu, Debian. Jauzia guztiz naturala izan da, Ubuntu-ren oinarria dela kontuan izanik.
Podman
Edukiontzi-motore moduan Docker erabiltzetik Podman erabiltzera igaro gara. Biek egiten dute gauza bera, baina, Podman-i ikusi dizkiogu gogoko ditugun bizpahiru gauza, adibidez, daemonless edo azpi-prozesurik gabe lan egiten du. Bestalde edukiontziak berezko zerbitzu bailiran kudeatzeko aukera eskaintzen du systemd bidez. Docker oso sendoa eta heldua da, eta noski, zalantza ere egin dugu aldaketarekin, baina, emaitza ezagututa, merezi izan du arriskuak!
Docker-ek ez bezela, Podman-ek ez du iptables erabiltzen eta beraz ez du inolako araurik txertatzen sistemako suhesian.
Nftables
nftables Debian-ek sareko datu-paketeak iragazteko lehenesten duen osagaia da, horrela Linux-en gehien erabili izan den iptables ordezkatzen du. Beraz, arau guztiak suhesi berrira egokituak izan dira.
Comments
No comments yet. Be the first to react!