Lartxai

urrutira joan gabe

Lartxai elkartea Goierriko eskualdean bisita daitezkeen hainbat begiratokietako batean aurkitzen da, Lazkaomendin. Ingurune paregabean beraz, paisaiaren edertasunaz eta arnasten den patxadaz gozatzeko; Baita Aralar natura-parkera barneratzeko ere, Amondarain, Kobaegi, Aralegi eta Intsustiko iturria lotzen dituen ibilbidean zehar abiatuz.

Izena ondoko larreengandik jasoa da, Lartsari, nonbait, hauen ustiaketak inoiz izan zezakeen larre-sari edo ordainsariren baten adierazle. Erabilerari dagokionez, gaur egungo elkartea, hots, auzoko baserritarren elkargunea, 1982-an egituratu zen. Jatorriz ordea, eraikina eskola publiko izaerarekin sortu zen, hain zuzen ere, II. Errepublika1 garaian Gipuzkoako Aldundiak landa-eremuetako haurrak eskolatzeko beharraz jabeturik eraiki zuenetako bat izan zen Lazkaomendikoa.

1

Espacios y patrimonio histórico-educativo 391-417